Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 4 ekaina, 2025

Sarrerak agortuta gaur Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenan emango duen kontzerturako

“Spanish Leather” bere disko berria aurkeztuko du Gaur, ekainaren 4 asteazkenarekin (19:30) Guitarricadelafuente Kursaal Eszenaren programazioaren baitan ariko da, auditorioa beteta dagoela, sarrera guztiak agortu baitira. Emaaldi horretan “Spanish Leather” bere lan berriena aurkeztuko du. […]

Gaurkotasuna / 26 maiatza, 2025

Martha Graham Dance Company eta Sílvia Pérez aste honetan Kursaal Eszenan

Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.  BIHAR maiatzak 27, asteartearekin, debuta egingo du Donostian Martha Graham Dan Company dantza konpainia newyorktarrak, hiru denboralditan konpainiaren mendeurrena ospatzeko abian jarritako GRAHAM100 proiektuko nazioarteko biraren barruan; Martha […]

Gaurkotasuna / 6 maiatza, 2025

Philippe Herreweghek eta Orchestre des Champs-Elysées orkestrak Beethovenen sinfonien integralarekin darraite

Bihar, maiatzak 7, asteazkena, Philippe Herreweghe, hemeretzigarren mendeko errepertorioko maisurik handienetako bat, Kursaal Auditoriora itzuliko da Orchestre des Champs-Élysées bere orkestra bikainarekin, Beethovenen sinfonien integral liluragarri eta arrakastatsuarekin jarraitzeko: oraingo honetan interpretatuko dituzte 4. Sinfonia […]

Gaurkotasuna / 9 apirila, 2025

Juanjo Bonak itxiko du Kursaal Eszenaren denboraldia, ekainaren 19an Kursaal Auditorioan

Gaur asteazkena, apirilaren 9an, 11:30ean, jarriko dira salgai Juanjo Bonak Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 19an (19:30ean) emango duen kontzerturako sarrerak. Sarrerek 25 €-ko prezio bakarra dute (-%10 Eszena Kideentzat) eta Kursaaleko leihatiletan eta kursaal.eus […]

Gaurkotasuna / 7 apirila, 2025

Donostia futbol birtualaren epizentroa bihurtu da LALIGA FC PRO CUP-arekin

Kursaal estatuko futbol birtualaren epizentroa bihurtu da apirilaren 5ean eta 6an, LALIGA FC Pro Cup txapelketaren edizio berri bat egin baitzen, Estatuko eSports txapelketa garrantzitsuenetako bat. Emozioz beteriko giroarekin eta 4.000 lagun baino gehiagorekin, Kursaalak […]

Gaurkotasuna / 19 martxoa, 2025

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]

Gaurkotasuna / 4 otsaila, 2025

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

Gaurkotasuna / 4 otsaila, 2025

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Gaurkotasuna / 7 urtarrila, 2025

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]

Gaurkotasuna / 16 abendua, 2024

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Gaurkotasuna / 2 abendua, 2024

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Gaurkotasuna / 2 abendua, 2024

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]

Gaurkotasuna / 13 azaroa, 2024

Lucía Lacarrak bere konpainia berria aurkeztuko du Kursaal Eszenan “Lost Letters” ikuskizunarekin

Dantzari zumaiarra lehen aldiz ariko da gainera ikuskizunaren koekoizleetako bat den Kursaal Eszenan. Lucía Lacarra Ballet konpainia hamar dantzarik osatzen dute, artista gipuzkoarra eta Matthew Golding dantzari eta koreografoa buru direla. “Lost Letters” azaroaren 22an […]

Gaurkotasuna / 13 azaroa, 2024

Philippe Jaroussky kontratenorra Kursaal Eszenara itzuliko da “Viena-Paris” biraren barruan, Jêrome Drucos pianistak lagunduta

Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Fauré, Chaminade eta Hahnen obrak interpretatuko dituzte. Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Azaroaren 13an, asteazkena (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren aurreko bisitetan lortutako arrakasta handien ondoren, Philippe Jaroussky kontratenor frantziarra […]

Gaurkotasuna / 29 urria, 2024

Anima Eterna Pablo Heras-Casadoren zuzendaritzapean ariko da Kursaal Eszenan

Sarah Connolly mezzosopranoaren emanaldi bakarlaria izango dute. Mahlerren Rückert-Lieder eta Brucknerren “Wagner” 3. sinfonia interpretatuko dituzte. Kursaal Eszenako klasiko-denboraldiko sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan salgai. Urriaren 30ean, Pablo Heras-Casado granadar zuzendari ospetsuak, Madrilgo Errege […]

Gaurkotasuna / 29 urria, 2024

Kursaal Eszena: Musika klasikoko 3 sarrera erosita, sarrera 1 opari

Eszena Kide bazara, Kursaala bisitatzen jarraitzera eta musika klasikoarekiko duzun pasioaz gozatzera gonbidatzen zaitugu (eta oraindik Eszena Kide ez bazara, zeren zain zaude? doan da!). Kursaal Elkarguneak 25 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizun hau […]