
Gaurkotasuna / 26 maiatza, 2025
Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.
BIHAR maiatzak 27, asteartearekin, debuta egingo du Donostian Martha Graham Dan Company dantza konpainia newyorktarrak, hiru denboralditan konpainiaren mendeurrena ospatzeko abian jarritako GRAHAM100 proiektuko nazioarteko biraren barruan; Martha Graham (1894-1991) ez da soilik joan den mendeko dantzari nagusietako bat eta dantza garaikidearen aitzindaria, baizik eta XX. mendeko fenomeno artistiko oso bat, Picasso, James Joyce, Stravinsky edo Frank Lloyd Wrightekin batera, besteak beste; 1998an, TIME aldizkariak «Mendeko Dantzari» izendatu zuen, eta People aldizkariak, berriz, «Mendeko Ikono»en artean kokatu zuen. Koreografo gisa, oparoa bezain konplexua izan zen. 181 ballet eta balletarekin alderatu den dantza teknika bat sortu zituen, bere irismen eta handitasunagatik. Bere dantza eta antzerkiaren ikuspegiak artearen forma irauli zuen eta bere lengoaia fisiko berritzaileak zalantzarik gabe mundu osoko dantzan izan du eragina.
1926an sortu zenetik, MARTHA GRAHAM DANCE COMPANY dantza modernoaren bilakaeraren buru izan da. Aldi berean, Estatu Batuetako dantza-konpainia zaharrena eta dantza-konpainia integratu zaharrena da. Gaur egun, programazioaren ikuspegi berri bat hartzen ari da Konpainia eta Grahamen maisulanak oholtzan mantentzearekin batera, berriki artista garaikideei enkargatutako lanak aurkezten ditu. Bere 90 urteko historian zehar, konpainiak 50 herrialde baino gehiagotan jaso ditu publikoaren eta kritikaren txaloak.
Janet Eilber konpainiaren zuzendari artistikoa da 2005etik, eta bere jarduna oinarritu da publikoa Martha Grahamen maisulanetara hurbiltzeko modu berrien sorkuntzan; bere ibilbidearen hasieran, Konpainiako dantzari nagusi gisa, Eilberrek estu lan egin zuen Martha Grahamekin, haren paper handi asko dantzatu zituen, baita berarentzako bereziki sortutakoak ere, eta Rudolf Nureyevekin bikotea osatu zuen,
MARTHA GRAHAM DANCE COMPANY
Maiatzaren 27a, 19:30. Kursaal Auditorioa. 50 / 40 / 32 / 26 / 11 €
Eta maiatzaren 27 asteazkenean, Sílvia Pérez Cruzek eta Juan Falú gitarristak, argentinar musikaren ikurretako bat interprete zein konspositore gisa, Kursaal Eszenan aurkeztuko “Lentamente” euren diskoa. Horretan biltzen da estreinakoz 2016an, Juan Falúren kontzertu baten ondoren laburki topo egin zutenetik, bi artisten arteko jardín bakoitzean sortzen den magia. Zuzenean interpretatuko dituzte La nostalgiosa, La nochera, Carinhoso, Sampa, Chacarera de las piedras, Oración del remanso, Piedra y camino, Nostalgias, Mi última canción triste eta Algarrobo.
Sílvia Pérez Cruzentzat, "Juanekin kantatzea askatasuna da, musika da huts hutsean; ez dago pentsamendurik, sentimendua eta hegaldia da. Bera entzuteak bete, harritu eta hunkitu egiten nau. Bere kontrapuntuak, bere isiltasunak, nola kontatzen duen kontatzen duena eta jotzen ez duenaren pisu infinitua. Ohore handia da Juan Falú lagundu eta hark lagunduta sentitzea”. Eta Juanen beraren hitzetan: "Sílvia Pérez Cruzekin topo egitea nire musikari-bizitzako esperientzia bikainetako bat izan zen. Ahotsaren eta gitarraren arteko elkarrizketa gai-zerrenda irekidun solasaldi baten modukoa da, zentzuz betetako hitz esponateoz josia. Topaketa biribila. Sílviak ez du kantatzen bakarrik, esan egiten du, oihukatu, xuxurlatu, barre eta negar egiten du, musikaltasun betez. Nire gitarrarekin lotutako ahots horrek musikaren izaera sakratua dakarkit gogora".
SÍLVIA PÉREZ CRUZ & JUAN FALÚ
Maiatzak 28, 19:30. Kursaal Auditorioa. 40 €
