
Gaurkotasuna / 9 apirila, 2025
Gaur asteazkena, apirilaren 9an, 11:30ean, jarriko dira salgai Juanjo Bonak Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 19an (19:30ean) emango duen kontzerturako sarrerak. Sarrerek 25 €-ko prezio bakarra dute (-%10 Eszena Kideentzat) eta Kursaaleko leihatiletan eta kursaal.eus webgunean erosi ahal izango dira (helbide hori da sarrerak online saltzeko bide baimendu bakarra).
Juanjo Bona, 21 urte besterik ez dituela, "Tan Mayor y Tan Niño" biran murgildu da lehen aldiz bakarka, musikarekiko, artearekiko eta folklorearekiko grina zuzenean erakusteko. Kontzertu paregabe eta sorpresaz beteriko bat oinarri duen bira hau joan den martxoaren 8an hasi zen Palman.
"Tan Mayor y Tan Niño" biran, joan den martxoaren 12an argitaratutako "Recardelino", Juanjo Bonaren estreinako albuma osatzen duten abestiak biltzen ditu kantariak. Aragoiko folklorearen funtsa harrapatzen duen disko hau ia osorik Juanjo Bonak berak konposatu du, "La Magallonera" izan ezik, publikoak gehien maite eta baloratzen duen jotetako bat. "Recardelino Juanjoren bizitza kontatzen duen musikal bat da ia: haurtzaroa Magallonen, animaliak, paisaiak, elezaharrak, heldutasuna, maitasuna, hiri handira aldatzea... entzuten den diskoa da, baina baita ikusten dena ere: epikoa, argitsua, orkestrala eta batzuetan, sakona, nostalgikoa eta gogoetatsua. Azken batean, bizitza bat da, Juanjoren bizitza. Zintzotasun ariketa honetan bi konstante daude, bere izaera eta herria, eta horrek musikalki popa bere eskualdeko folklorearekin, jotarekin, fusionatzea dakar, eta fusio horrek diskoaren geruza guztiak bustitzen ditu, izenburutik bertatik hasita: Recardelino karnaba arrunta (cardeulis cardeulis) izendatzeko erabiltzen den hitza da, Moncayotik gertu dagoen eskualdean, eta baita herritarrek haur karismatiko, alai eta energiaz betetakoa izendatzeko erabiltzen duten hitza ere. Horregatik, Juanjo Bonarentzat hitz horrek etxea eta haurtzaroa izendatzen ditu, txikitan Juanjo recardelinoa zelako. Sustraiak lurrean izanda hegan egiteko izenburu ezin hobea".
Urte zirraragarri baten buruan, Juanjo Bona erreferente bihurtu da industrian, popa eta jota aragoiarra uztartzeko duen modu originalagatik. Zalantzarik gabe, panoraman etorkizun handienetakoa duen artista da.
JUANJO BONA
2025eko ekainaren 19a, 19:30ean. Kursaal Auditorioa.
25 €
